XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esaldiak aurkitu

Hemen dituzu ataleko esaldiak bi zatiz banaturik.

Zuk aurkitu behar dituzu bi zatiak esaldia osatzeko.

Bikoteak lotu ondoren, idatz itzazu goian dauzkaten letrak.

Gero ordenez ipini eta esaldi bat konponduko duzu.


B Oso denbora handiko lapur
E egiteko eta eskale ibiltzeari.
T Katilukada bat salda askoz hobeto sentitzen
E hartu ondoren du bere burua.
T Izan ere, Txohik aspaldian
R Zaharregia zen lan uko egiten zion
S gaztaroa utzia zen.
U Hori besterik eskuratu,
O gutxian itzal bihurtu zen Txohi.
A ez duzu alfer horrek!

Esaldia: BOTERETSUA

Testua ordenatu

Hemen duzu irakurgaiaren zati bat desordenaturik.

Zati bakoitza zenbatu batetik zazpira eta horrela ordena adierazi.

A. Katilukada bat salda hartu ondoren, askoz hobeto sentitzen du bere burua.

Emaztea ondoan esertzen zaio.

B. -Gauzak gero eta okerrago daude, oso zailak; hau besterik ez dut lortu.

C. -Hori besterik ez duzu eskuratu, alfer horrek!

Argia eta telefonoa moztu dizkigute,

D. -Zer lortu duzu gaur? -galdetzen dio.

E. Eta laster gasik eta su egiteko egurrik gabe geldituko gara.

F. Txohik bere sakelean bilatu eta kautxuzko haur txupete bat erakusten dio etsirik.

G. Jateko patatarik ere ez dago ia-ia, eta zuri zer eta txupete madarikatu bat ekartzea otu!